[Kronika] Gernikako basurdeek 52-13 irabazi dute Pasek Belenos RC-ren aurka
- Ipar Ahotsa
- 5 nov 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 16 dic 2019
Urbietan izandako partiduan, basurdeek neurketa kontrolpean izatea lortu zuten partiduaren minutu ia guztietan, bigarren zati on batekin

Partidaren irudiak Urbietan. Iturria: Gzuzaeta
Gernika Rubgy Taldeak garaipena lortu zuen pasa den larunbatean Pasek Belenos RC-ren aurka, Gernikan jokatutako partidan. Emaitza 52-13 koa izan zen Gernikarrentzat, non gutxitik gehiagora joan ziren lokalak.
Lehen zatiko lehen ordu erdian, talde asturiarra markagailuan asko hurbildu zen, Tomás Rocamánen entsegu batekin eta Mati Jabasen transformazioarekin, baina hortik aurrera basurdeen nagusitasuna oso nabaria izan zen. Atsedenaldira joatean, markagailua 19-8 zen etxekoentzat.
Bigarren zatiari begira, hau jokoan jarri bezain pronto basurdeek lortu zuten entseguak jokoa erabakiko zuen. Hortik aurrera, Gernikarren dominua osoa izan zen, defentsan oso ongi antolatu ziren, etxekoen neozelandarrak oso ongi haritu ziren eta, aurreko partidekin alderatuz, estrategian asko hobetu zuten. Hauek izango ziren Gernikarren irabazteko arrazoiak, non azken markagailua 52-13 gelditu zen.
Partidaren epailea Santiago Castro izan zen eta hiru txartel hori erakutsi zituen, denak kanpoko taldearentzat (Gonzalo (53’), Mati Jabase (60’) eta Court (72’)).
Partida honetik, GRTa biarren kokatzen da Horoezko Maila B ligan, zazpigarren jaurdunaldia eta gero. Hauen aurretik Getxo RT dago, 34 punturekin. Beste aldetik, Belenos taldea 7. kokatzen da 15 punturekin.
Hurrengo partidei begira, Gernikarrek Avia Eibar bisitatuko dute eta Asturiardarrek Gaztedi taldea.
Bideoaren irudiak: Gernika Rugby Taldea
Edizioa eta lokuzioa: IparAhotsa
Comentários