top of page

Matxinada musika taldea sortu da Txorierrin

Ez dute genero finkorik eta laster bideoklip bat aterako dute

Matxinada taldeko kideak, behean Izei eta goian ezkerretik eskuinera Berart, Alatz eta Oier. Iturria: IparAhotsa

Lau gaztez osatutako musika talde bat sortu da Txorierrin. Beraien identitate ikurra musika genero bakarra ez dutela da eta taldekideak Oier (gitarra eta ahotsa), Alatz (ahotsa), Berart (baxua) eta Izei (DJ-a) dira.


Musika taldea udan sortu zen, eta monentu horretatik kantak prestatzen hasi ziren, baina pasa den larunbatera arte (abenduaren 14-ra arte) ez zuten kontzerturik jo. Kontzertua Zamudioko gaztetxean izan zen eta orain arte dituzten laupa bost abestiak jo zituzten, eta gero beste abesti batzuk bertsionatu zituzten.


Taldeak hedabide honi ematen duen lehen elkarrizketa eskaini zion eta honetan, hauen influentziak aipatu zituzten eta baita taldearen eratze prosezua ere. Gainera, primizian Oier eta Alatzek kanta bat jo zuten akustikoan.


Kunbia generoaz gain, beste zenbait genero ukitzen dituzte, adikidez rap-a edo Ska. Baina letragileak (Oierrek) adierazi zuen moduan, “garrantzitsuena ez da musika genero, mezua baizik” eta honetan taldeak esfortzu handia egiten du mezu garbia bidaltzeko.




Bideoklipa prestatzen


Duela hilabete batetik, IparAhotsa osatzen duen giza taldea (Lekuko Produkzioak) eta Matxinada taldea elkarlanean daude abesti berri bat bideoklip batekin ateratzeko, horrela, argitaratzen den bigarren kantua izango zen, lehena dagoeneko YouTube-n dagoelako, baina ez dauka bideoklipik. Horrela, taldearen ikus-entzunezko kalitate aurrera salto bat espero da.


Taldearen baxu jolea, bideokliparen eszena batean. Iturria: Lekuko Produkzioak


Comments


bottom of page