top of page

Zornotzako 5. laburmetrai express lehiaketa ospatu da

Actualizado: 17 dic 2019

Laburmetraiak 24 ordutan grabatu behar dira eta gaia antolatzaileek ematen dute


Kine Rally lehiaketako parte hartzaileak, IparAhotsa barne. Iturria: KINE


Kine Rally lehiaketa martxan jarri zen abenduaren 12tik aurrera Zornotzan. Honetan, parte hartzaileek antolatzaileengandik gai bat jaso eta horren inguruan 24 ordu dituzte laburmetrai bat egiteko.


Lehiaketaren gaia BIDAIA izan zen. Hau, parte hartzaileetako ordezkariek email bidez jaso zuten abenduaren 12an, hortik aurrera ideiak pentsatsen hasi ahal ziren. Ostiralean, abenduaren 13 an, Olaieta Zentroan objektu bat eman zieten zozketa bidez eta hortik aurrera egun bat izan zuten laburmetraia grabatzeko.


Laburmetraiak baldintza gutxi izan behar zituen, 1 eta 5 minutu bitartean izan behar zuen. Bidaia gaiari buruz izan behar zen eta aurkezpenean aipatutako lokalizazio batzuk agertu behar ziren, denak Zornotzan grabatuta.


10 taldek parte hartu zuten, adin ezberdineko parte hartaileez betetakoak. Irabazlea Xixili taldea izan zen, "lo que no se ve" deituriko laburmetraiarekin desgaitasunaren inguruan, 500€-ko saria jaso zuten. Bigarren MARITALAVISTA taldea izan zen, "Etxera Bueltan" piezarekin, 300€-ko sariarekin.


Xixili taldea, Kine Rally V lehiaketaren irabazleak. Iturria: KINE




Comments


bottom of page