top of page

Bilboko Bizkaia aretoak Ziberkazetaritzako XI. Nazioarteko
Kongresua bildu du

Pasa den azaroaren 11n eta 12an, UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio zientzietako fakultateak antolatutako XI. Ziberkazetaritzako kongresu internazionala ospatu zen Bilboko Bizkaia aretoan.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Lehenengo eguna:

​

Lehenengo egunaren hasiera nahiko iskanbilatsua izan zen, izan ere, kongresura hurbildu ziren ikasleek ez zeukaten esperientziarik mota honetako ekitaldiak kubritzen. Kongresua 9ak arte hasten ez zen arren, ordu erdi lehenago ireki zituzten ateak hurbildu ziren ehundaka ikasleei harrera emateko eta ekipoa hartzen has zitezen. 

​

Kongresuari hasiera emateko, Patxi Juaristik (Bizkaiko UPV/EHUko Kanpuseko Bizerrekotea), Simon Peñak ( Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko dekanoa) eta Koldo Mesok ( Kazetaritza II-ko departamentuko zuzendaria eta Kongresuko arduraduna) hitzaldi labur bat eskaini zuten kongresua aurkezteko eta gehien bat eskerrak emateko bai hurbildu ziren guztiei, antolatzaileei eta hitz egitera etorri zirenei. 

​

Behin aurkezpena amaituta, kongresuari hasiera eman zitzaion. Lehenik eta behin, Lena Frischlich alemaniarra izan genuen goieko 9:30ak aldera. Honek, propagandari, News Media alternatiboei eta Fake- News -ei buruz hitz egin zuen batik bat; “Journalism between “alternative news media”, “fake news” and “social bots”: New actors and opportunity structures for manipulation in shared media spaces” deitu zion hitzaldiarekin.

​

Hitzaldiekin jarraitzeko, Lena Frischlich-en hitzaldiaren ostean, Tine Ustad Fingenschou norvegiarraren txanda iritsi zen. Tine-k, “Alarmed citizens: Audiences in an age of mistrust and alternative media” izeneko hitzaldia egin zuen.  Hitzaldi honekin bukatu zen goizeko lehen atala,  kaferako atsedenaldiari sarrera emanez.

​

Eguerdiko 12ak aldera, goizeko bigarren atalari eman zitzaion hasiera mahai-inguruarekin. Goizeko azken saioak Nacho Gonzalez ( La Media Inglesa youtubeko kanalekoa), Julen Hernandez Esnaola ( HolaJulen youtubeko kanalekoa) eta Nerea Riesco idazlea bildu zituen Youtube eta plataforma berriei buruz hitz egiteko Periodistas en youtube izeneko mahai-inguruan.  

​

Hiru gonbidatuek  azaldu zuten bezala, YouTube plataforma munduko bigarren sare sozial handiena bihurtu zen 2016an eta honi buruzko iritzia eta erantzunak eman zituzten gonbidatuek.

Julen Hernandez-ek adierazi zuen unibertsitateak eskuliburuetan zegoen guztia irakatsi zietela baina behin bukatuta, ez zekitela komunikatzen eta hori salatzen du, batez ere ikus-entzunezko komunikazioko graduetan.

​

Horrez gain, YouTube-ko kanalak nola eraman aurrera azaldu zuten eta gehien bat nahiko zaila zela adierazi zuten denek, izan ere, ez da batere erreza dirua nahikoa lortzea YouTube-en eta adierazi zutenez, kolaborazioek ematen dute diru gehien. 

Mahai-inguruarekin amaitu zen lehenengo eguna.

​

Bigarren Eguna:

​

Bigarren eguna, laburragoa izan zen bai denbora aldetik baita hizlari kopuru aldetik ere.

Kongresuaren bigarren egunarekin jarraitzeko, Nafarroako Unibertsitateko Ramon Salaverriak “¿Quién llama a la puerta del periodismo? Tendencias en los medios nativos digitales” hitzaldiarekin hasi zuen eguna.  

​

Ramon Salaverriaren hitzaldia, bertoko komunikabide digitalekin sorrerarekin hasi zen nahiz eta esan zuen bezala informazioaren %20 ezagutzen zen. Horrez gain, “zonbi” deritzon komunikabideei erreferentzia egin zien, hau da, interneten aurkitu ditzakegun komunikabideak baina benetan aktiboa ez dena.

​

 Horrez gain, Salaverriak adierazi zuen hedabideen kokapenaren garrantzia, izan ere, kostan ( Euskadi eta Valentzia) eta hiri handietan ( Madril eta Bartzelona) aurkitzen dira ziberhedabide gehienak.

​

Bigarrenik, Joao Canavilhas Portugalgo Beira Interior Unibertsitateko irakaslea egon zen. Honek, “Cambios en el periodismo desde la perspectiva de los estatutos editoriales: estudio de caso en los periódicos portugueses” hitzaldia eman zuen, transmediari buruz hitz eginez.

​

Joao Canavilhas-en hitzetan, gai bati buruzko testuingurua ematean dago gakoa, izan ere, azken finean hor dago kazetaritza onaren eta txarraren arteko aldea.

Azkenik, 12:00etan Ciberpebi-ari amaiera emateko azken mahai inguru bat egin zen, “Komunikazio feminista euskarri berrietan” deritzona. 

​

Mahai inguru honetan hurrengoek hartu zuten parte:

Irati Agirreazkuenagak, moderatzaile lanak egin zituen eta Libe Mimenzak (UPV/EHU), Arantza Gutiérrez Paz-ek (UPV/EHU), Asier Rufo-k (UPV/EHU) eta Maite Asensio-k (Berria) mahai ingurua osatu zuten.

IMG_7467.JPG
bottom of page