top of page

Balorazio positiboa Durangoko Azokako 54. edizioan

Durangoko Landako Gunean Durangoko Azokaren 54. Edizioa ospatu zen pasa den abenduko 5a eta 8a bitartean.

IMG_7581.JPG

Urtero bezala ehundaka stand-ekin bete zuten Landako gunea baina aurten nobedade berri batekin; duela 30 urtatik berritu ez ziren stand-ak berritu zituzten itxura berri eta modernoago bat emanez. Denetara, 264 stand, haietako 9 iparraldekoak izanik, eta 405 nobedade baino gehiago jazo zituen haien artean 280 liburu inguru, 90 bat disko eta 17 aldizkari.

​

Antolatzaileen arabera, 120.000 pertsona inguru hurbildu ziren eta 5,8 milioi euroko eragina utzi zuen. Honek, editorialen eta disketxeen fakturazioaren %22 suposatzen du gutxi gora behera.

​

Durangoko Azokak iraun zuen 4 egunetan zehar Euskal Herriko hainbat sortzaile egon ziren bertan beren lanak aurkezten, hitzaldiak ematen edota jarraitzaileekin argazkiak egiten, sekulako ilarak sortaraziz ZETAK, Berri Txarrak edo En Tol Sarmiento musika taldeek egin zuten bezala esaterako. Hori gutxi izango balitz, hainbat proiektu berri eta innobatzaile aurkeztu zituzen; Euskal Mitologiaren liburu interaktiboak esaterako.

 

​

​

​

​

Horrez gain, aurtengo Durangoko azokak 8 atal izan ditu kontuan hartu beharrekoak: 

​

Areto Nagusia: Kulturaren munduko ekitaldi ofizialak, solasaldiak eta aurkezpenak egiteko gunea izan da. Hemen egin dira Gogoetaren Plaza programa, eta bertan euskal kulturari buruzko hausnarketa egin da.

​

Ahotsenea: Sortzaileen gunea izan da. Ahotsenean artistek eta idazleek euren berrikuntzak aurkezten dituzte eta 42 hitzaldi eta 70 kontzertu baino gehiagoz bete dute asteburua. Azokaren edizio honetan espazioa zabaldu egin da bi karpatan banatuz: bata aurkezpenetarako, eta bestea bi eszenatokirekin kontzertuetarako: La Basu eta Skakeitan, esaterako.

​

Plateruena: Topalekua eta atseden hartzeko ezinbesteko lekua, bai kafea hartzeko, lagunekin poteatzeko edota pintxo batzuk jateko. Han bertan atseden hartzeaz gain kontzertu handiez gozatzeko aukera ere izan zen: En Tol Sarmiento, ZETAK edo Arkada Social, besteak beste. 

​

Irudienea: Zugaza zineman kokatutako aretoa. Euskarazko ikus-entzunezko proiekzio gunea, film laburrekin, dokumentalekin edo haurrentzako zinemarekin, baita topagunea ere, mahai-inguru, hitzaldi eta tailerrekin.

​

Kabi: Kultura digitalaren gunea, non teknologiaren inguruko hitzaldiak, tailerrak eta proiektuak antolatu diren.

​

Szenatokia: Arte eszenikoak oholtza gainean: hitzaldiak, irakurketa dramatizatuak, maratoiak, eta hainbat proiektu berri, Askotariko antzerki-programazioarekin. 

​

Saguganbara: Txoko honetan haurrek eta gazteek hizkuntzarekin jolasteko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izan dute jarduerakein, sormen-tailerrekin eta ipuin-kontaketekin esate baterako. Espazio honek bi aretorekin kontatu du: aurkezpenetarako areto nagusia eta esperimentaziorako gela txikia, non aurten laborategi kimikoko  tailerrean esperimentatzeko aukera izango duten.

​

Azoka TB: azken tarte honetan streaming bidez emango da zuzenean Azokan gertatzen den guztia, eta hainbat saio eskainiko dira bertatik zuzenean.

Mitologik liburua
00:00 / 01:33
bottom of page