top of page

Alde bakarreko bidaia

Actualizado: 16 dic 2019

Negu Karlsson-ek “KG” izeneko liburuari buruz hitzaldia eman du Gasteizen, Judimendiko liburutegian.

Negu Karlsson-ek “KG” izeneko liburua aurkeztu zuen atzo bigarren aldiz Gasteizen, Judimendiko liburutegian. Bertan, Jess protagonistak lehen pertsonan sufritutako elikadura-nahasteei buruz hitz egiten du bera ordezkatzen, zorionez amaiera polit batekin.


Egia esanda, idazle gasteiztar honen seudonimoa bitxi samarra dirudi. Bere esanetan “Negu” urtaro hotzari erreferentzia egiten dio, asko eskaini izan diolako bere buruari nahiz eta jende gehienarentzat sasoi hori atseginena ez izan. Bestetik, “Karlsson” (“Carlosen semea”) bere aita Carlosi omenaldia egiten dio eta baita eleberri beltz suediarrari keinua ere, izen suediarra baita.


Aurkezpenean, idazleak bere “bidai” horretan ezinbestekoa izan den bere psikologoaren laguntza izan zuen. Isabel Pérez de Lazarragak azpimarratu zuen liburua “bizitzarako kantua” dela. Bestetik, adierazi zuen obrak bere aburuz lau zutabe zituela. Bidai guztia teknizismorik gabe azaltzen da, egin behar diren esfortzuak aurkezten dira, protagonistaren haurtzaroari errepaso bat egiten zaio eta azkenik, liburua mota horretako osasun arazoak dituzten edo haiekin erlazioa dutenen eskutik gomendatua eta erabilia izan beharko zela dio. Hala ere, Neguk aitortu zuen mota guztietako irakurleentzako idatzita dagoela.


“Elikadura nahasteak arazo emozionalen adaptazioak dira; hala ere, adaptazio horiek oinarrizko arazoa baino latzago bihurtu daitezke”, azaldu zuen idazleak. 17 urterekin behea jo zuen jateari utzi ondoren pisu kantitate izugarria galtzean denbora tarte oso txikian. Hori gutxi izango ez balitz, txikiagoa zenean bullying sufritu zuen bere itxura fisikoarengatik.


167 orriak igaro ahala Negu Karlssonek kilogramoen garrantzia baztertzen doa, zoriontasuna helmuga gisa hartuz. “Niretzako kilogramoa zenbatze unitate bat baino ez da orain”, azpimarratu zuen.


Kommentare


bottom of page