top of page

"Betiere Pello Reparaz"

Actualizado: 17 dic 2019

Pello Reparazek ZETAK disko berria aurkeztu zuen 54. Durangoko Azokan


Pello Reparaz IparAhotsa hedabideari elkarrizketa bat eskeintzen. Iturria: IparAhotsa


Pello Reparaz-ek "ZETAK" izeneko bere proiektu berria aurkeztu zuen pasa den astean Durangoko Azokako 54. edizioan. Diskoa aurkezteaz gain, ZETAK-ek bere bigarren kontzertua eskaini zuen Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Diskoa hamar kantaz osatuta dago, haien artean duela hilabete batzuk aurreratu zuen "Errepidean" kanta barne, ia 700,000 erreprodukzio izan dituena YouTube plataforman.


Pello Reparaz-ek zein ZETAK taldeko partaideek, itxura berri bat eman nahi izan diote haien izaerari baita haien musikari ere, behin batean Vendetta izan zena atzean utzita. Izan ere Pellok dioenez, bere bizitzan bilakaera nabaria izan du pertsonalki, musikari eraginez. Vendettan ikus dezakegun moduan aldaketa handia dago hasiera batean zenatik, izan zenararte.


Horrez gain, adierazi zuen azken urteetan are azkarrago aldatu dela eta musikari dagokionez sortzen duen guztia izan behar dela aldaketa horren emaitza bat, horregatik azkarrago aldatu den heinean azkarrago aldatu da bere musika.


Bukatzeko, ZETAK-ek izan duen harrera ona ikusita hainbat kontzertu gehiago hemago ditu, hurrengoa Iruñeako Zentral aretoan izanda, urtarrilaren 4an.




Pello Reparazi egindako elkarrizketa osoa:


IparAhotsa:

Egun on, lehen kontzertua pixka bat misteriotxua izan zen, nolako harrera nabaritu zenuen jakinda momentu horretan bi kanta bakarrik zenituela? Zer iruditu zitzaizun?


Pello:

Egun on. Bai, izan banituen kanta gehiago baina jendeak ez zituen ezagutzen, orduan hori izan zen aukara egun horretan eta, ez dakit, oso pozik nago harrerarekin eta bai, esan duzun bezala pixka bat sekretismoarekin eta rollo horrekin jokatu dugu, pixka bat zalegoarekin jolastu nahi izan dugu eta nik uste dut nahiko ariketa interesgarria izan dela eta jendearengan ere proiektuak ikusmina sortu duela alde batetik sekretismo horri esker eta kontzertuarekin eta harrerarekin oso pozik, ezin dugu gehiago eskatu egia esan.


IparAhotsa:

Zein izan da zure inflexio puntua, egiten zenuen hasiera bateko musikatik gaur egun egiten duzun musika moderno hori egitera?


Pello:

Nik hamasei urterekin kaleginez izeneko talde bat nuen, Punk-Rock amerikarra jotzen genuen, gero Vendetta eta Vendettaren bilakaera ere oso oso nabarmena izan da, asko aldatu zen Vendetta bere garaian baina gero egia da nik susmatu dudala, nik ulertzen dut azkenean artista batek egin behar duela bere bizitza, bere izaera, bere esperientziak eta bere ingurua modu batera edo bestera islatu, ez? Eta ni nahikotzu aldatu naiz eta azken urtetan esan daiteke are azkarrago aldatu naizela, orduan uzte dut sortzaile bezala hori aplikatu behar dudala eta nik sortzen dudan horrek izan behar duela aldaketa horren emaitza moduko bat eta, horregatik, azkarrago aldatu naizen horretan azkarrago aldatu da nire musika ere.


IparAhotsa:

Erreferenterik izan duzu Zetak egiteko?


Pello:

Erreferenteak izan ditut beti, niretzat garrantzitsuena abestiak dira eta erreferente handiak ditut, adibidez Sting eta halako jendea eta estilistikoki erreferenteak The Blaze, Stromae, Moderat, Major Lazer ere zergatik ez eta horrelako taldeak normalean, elektronika asko entzuten dugu guk.


IparAhotsa:

Estetika aldetik sekulako aldaketa izan duzu, Vendettako Pello Reparaz-etik gaur egungo Pello Reparazera itxura aldetik aldaketa handia izan duzu, hau zergatik?


Pello:

Guk estetikari garrantzia handia ematen diogu, arte zuzendari bat dugu proiektuan. Garrantzia handia ematen diogu bai belarritik sartzen zaizunari bai begitik sartzen zaizunari ere, uzte dugu dena koerentea izan behar dela eta proiektuak berak sormen intentzio bat duen horretan eta ezberdin izatea da sormen intentzioa zehatz mehazki, ezberdin izatea aldarrikatzea, horregatik uzte dugu irudia ere bat joan behar dela horrekin eta bai, proiektu bat da, eta zuk izan duzun bezala, Vendettako Pello Reparaz da, Zetak-eko Pello Reparaz baina beti Pello Reparaz, eta hori da garrantzitsuena.





 
 
 

Comments


bottom of page